Udako ordutegia udal zerbitzuetan eta Enplegu Zentroan

Udako ordutegia udal zerbitzuetan eta Enplegu Zentroan

2024/07/30
Datozen asteetan aldaketak izango dira udal zerbitzuetako zein Enplegu Zentroko ordutegian uda-sasoiagatik eta udako oporregatik.

Uda sasoiarekin batera udal zerbitzuen eta Enplegu Bulegoaren ordutegian aldaketak izan dira eta datozen asteetan oporrengatik itxita ere egongo dira. Udala eta herritarren arreta zerbitzua zabalik egongo dira ohiko ordutegian, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.

Jarraian kontsultatu daiteke zerbitzuz zerbitzu bakoitzak izango duen ordutegia, bai eta oporregatik itxitako egunak ere:

Arane udal kiroldegia

Arane udal kiroldegiak udako ordutegia, goizekoa, 9:00etatik 13:00era bitartekoa, hain zuzen ere, izango du uztailaren 28tik irailaren 1era bitarte. Horretaz gain, itxita egongo da Santiago eta Santa Ana jaietan, uztailaren 25etik 27ra, eta abuztuaren 12tik 25era bitarte. 

Kiroldegiak irailaren 2an berreskuratuko du ohiko ordutegia eta martxa, goizeko 8:30etatik gaueko 21:30era bitartekoa.

Udal liburutegia

Udal liburutegiak goizeko ordutegia du, 10:00etatik 13:00era bitartekoa, hain zuzen ere, ekainaren 22az gero eta irailaren 6ra arte. Liburutegia itxita egongo da uztailaren 25etik abuztuaren 25era.

Liburutegiak irailaren 9an berreskuratuko du ohiko ordutegia eta martxa, 11:00tatik 13:00era eta 16:30etatik 19:30tara bitartekoa.

Enplegu Zentroa

Kalebarren 8an kokatuta dagoen Enplegu zentroa, berriz, uztailaren 30ean itxiko da abuztuaren 25era arte; oporraldia dela eta. Abuztuaren 27an irekiko ditu berriz ere ateak, udako ordutegiarekin 08:00etatik 15:00etara bitarte, alegia.

Irailean zehar udako ordutegiarekin jarraituko du, baina egun aldaketa emango da, astelehen eta ostegunetan eskeiniz zerbitzua. Urritik aurrera, egunak mantenduko dira (astelehena eta osteguna), baina neguko ordutegiari emango zaio bide; 11:00etatik 18:00etara irekiz.