
Udaberriko oporretan, “Oporlekuak” egingo dira 4-12 urte bitarteko umeentzat, “Aisialdia elkarrekin” lan-taldearen ekimenez
Aisialdia elkarrekin lan-taldearen ekimenez, udaberriko oporretarako oporlekuak antolatu dira. Aisialdia elkarrekin egitasmoa haur eta nerabeen aisialdia elkarlanean pentsatu eta antolatzeko sortu zen herrian, udazkenean. Herriko Hezkuntza Proiektuaren baitan osatutako lan-talde hau handitzen joan da ordutik eta egun Atxolin Guraso Elkartea, Keixeta Guraso Elkartea, Pil-Pilean Euskaltzaleen elkartea, Kukumixo Aisialdia Taldea eta Udala ari dira eskuz esku lanean.
Oporlekuen proposamena lan-taldetik atera ostean, honen sustapenean dihardute Atxolin Guraso Elkarteak, Kukumixo Aisialdi Taldeak, Athlon kooperatibak eta Soraluzeko Udalak. 4-12 urte bitarteko haur eta nerabeentzako aisialdi eskaintza izango da eskainiko dena.
Lehenbiziko astean, astelehenetik eguaztenera bitarteko dinamika izango dute Oporlekuek. Egun horietan egingo diren ekintzak Kukumixok, Eskola Kirolak, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean antolatuko dituzte. Bigarren astean berriz, egun bakarreko eskaintza izango du adin talde bakoitzak ludoteka edo gaztelekuan.
Aurrez izena eman behar da
Ekintza horietan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izen ematea. Izen-emate epea, martxoaren 21ean itxiko da. Kontuan hartu beharko da epez kanpo EZ dela izen ematerik onartuko.
Oporlekuak bi asteetan banatuta antolatu direnez, prezioak ere aldakorrak dira eta izena emateko 3 aukera izango dute familiek:
- Bi asteetarako izen-ematea
- Lehenengo asterako bakarrik izen-ematea
- Bigarren asterako bakarrik izen-ematea
Izena emateko bi modu egongo dira:
- Online: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
- Aurrez aurre:
- Udaleko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00etara.
- Pil-Pileanen bulegoan: Astelehenetik barixakura 17:00etatik 19:00etara
Ordainketa Atxolin IGE-ren kontu honetan egin beharko da: ES77 2095 5062 99 1062064307 (Kutxabank)
*Matrikula orriarekin batera ordainagiria aurkeztea ezinbestekoa izango da.
*Hobari sistema egongo da behar duenarentzat, eta honen eskaera eta izen ematea udaletxeko harreran egin beharko dira.
Edozein zalantza izanez gero 688 74 02 89 telefonora deitu edota hezkuntza@soraluze.eus-era idatzi daiteke.
Herriko gaztetxoek berriz, Gazteleku zerbitzuaren bitartez apirilaren 24an irteera izango dute eta apirilaren 25ean berriz “Pintxo lehiaketa berezi” bat, gaztelekuko barne ekintza bezela. Honen izen ematea ohiko moduan egingo da, martxoaren 24tik apirilaren 4ra bitarte.