Langabezian dauden gazteentzako tailerrak

Langabezian dauden gazteentzako tailerrak

2018/04/04
Lau herritarrek eman dute izena gazteak laneratzeko helburuarekin Soraluzeko Udalak eta Debegesak "Txertatu Merkatuan" egitasmoaren baitan antolatu dituzten ikastaroetan.

Debabarreneko Udalek, Debegesa eskualdeko garapen agentziaren bitartez, antolatu duten Txertatu Merkatuan egitasmoaren bigarren edizioan 4 soraluzetarrek eman dute izena.

Egitasmoan parte hartzen diharduten 4 gazteek "Biltegiko Jarduera Lagungarriak" izeneko ikastaroa ari dira egiten martxoaren 5az geroztik, IMH Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.

Txertatu Merkatuan egitasmoaren helburua ikasketak utzi dituzten eta langabezian dauden 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei gizarte- eta lan-aktibazioko jardueretan parte hartzeko aukera eskaintzea da.

Hiru dira antolatu diren ikastaroak: Estaldurako eta Pinturako ikastaroa; Elikagaiak eta edariak zerbitzatzeko eta edariak prestatzeko oinarrizko teknikak; Biltegiko Jarduera Lagungarriak.

Egitasmo hau Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan kokatzen da, Europako Gizarte Funtsak %91,89an finantzaturik dago eta Garapenek koordinatzen du, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.