Txalainak taldearen kontzertua ostiral honetan Gaztetxean
Hertzainak euskal talde mitikoaren tributu akustikoa eskainiko du "Txalainak" talde bizkaitarrak ostiral honetan, arratsaldeko 8etan, Soraluzeko Gaztetxean; sarrera librea da.
Udaleko Kultura Batzordeak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak "Txalainak" taldearen kontzertua antolatu dute ostiral honetarako, maiatzak 12.
Txalainak taldea Bilboko Errekalde auzoan jaio zen, duela 10 urte, Juanra, Manolo eta David musikarien eskutik.
Hertzainak talde mitikoaren bertsio akustikoak jotzen ditu taldeak, "Hertzainak taldearen kantak gogoratuz une atsegin bat pasatzeko helburuarekin".
Kontzertua arratsaldeko 8etan hasiko da, Gaztetxean.
Sarrera librea da.