"Treba Gurasoak" ekimenaren edizio berria
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak "Treba Gurasoak" egitasmoaren edizio berria antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
"Treba Gurasoak" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Aurtengo egitasmoaren baitan, haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta, pornografia eta harreman osasuntsuen gaiak lantzeko bi hitzaldi eskainiko dira, martxoaren 21ean eta maiatzaren 2an, hurrenez-hurren.
Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?
Lehen hitzaldirako helburua pornografiak nerabeen sexualitatean izan dezakeen eragina aztertzea eta familiek nerabeen sexu-heziketan duten funtzioa indartzea izango da. Horretaz gain, nerabeen iruditerian gailentzen den pornografia-eredua eta ezaugarriak, familien funtzioa sexu-heziketan eta sexu-heziketza hezkidetzaile baterako gakoak landuko dira saioan.
Noiz: Martxoak 21, eguena, 18:00etan.
Hizlaria: Eider Goiburu
Helburuak: Pornografiak nerabeen sexualitatean izan dezakeen eragina aztertu eta familiek nerabeen sexu-heziketan duten funtzioa indartzea.
Hizkuntza: Gaztelera.
Lehen hitzaldian izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Ondorengo loturan edota 943753043 telefono-zenbakira deituz egin daiteke. Sakatu hemen.
Zaintza zerbitzua egongo da hitzaldiak iraun bitartean.
Harreman osasuntsuak lagun artean
Noiz: Maiatzak 2, eguena, 18:00etan.
Hizlaria: Nerea Mendizabal.
Helburuak: Seme-alaben gatazketan bidelagun izateko baliabideak eskuratzea
Hizkuntza: Euskara.