Trafiko-aldaketak kiroldegiko lanengatik

Trafiko-aldaketak kiroldegiko lanengatik

2019/10/04
Kiroldegia handitzeko helburuarekin aurrera eramaten ari diren lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte herriko ibilgailuen trafikoan; aldaketek 3 aste iraungo dutela aurreikusten da.

Udal kiroldegia handitzeko helburuarekin duela egun batzuk kiroldegiko gainaldean hasi diren lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte herriko ibilgailuen trafikoan.

Aldaketa hauek datorren asteartean, urriak 8, goizeko 8:15etik aurrera sartuko dira indarrean eta 3 aste irautea dago aurreikusita.

Ibilgailuak

Ondorengo hauek dira trafikoan egingo diren aldaketak:

  • Errekalde, Atxuri eta Errabal kaleetatik Eibar zein Bergarara joateko Zubi Nagusia-Etxaburueta-Estaziño kalea ibilbidea jarraitu beharko da.
  • Baltegieta kaleko garajeetarako sarrera-irteerak betiko tokitik egingo dira.
  • SAPAKO Bus geltokitik Baltegieta 4 zk.ra arteko zatia noranzko biko galtzada izango da.
  • Erdigunea trafikora irekita mantenduko da.
  • Ezozibidean, Arraikua kalean, Estaziño kalean eta Olea auzoan semaforoak jarriko dira, noranzko biko galtzada izango direlarik.

Autobus-geltokiak

Ondorengo hauek dira autobus-geltokietan egingo diren aldaketak:     

  • Autobus-geltokiak (PESA):

Eibarrera doan autobusak Errekalde kalean gelditu ondoren, Ola auzotik sartuko dira eta Estaziño kalean zein Ezozibideko 14 zk.ren parean geldituko da; Donostiara doan autobusa, aldiz, Estaziño kalean geldituko da.

  • Autobus-geltokiak (Mendaro):

Autobus honen geltokiak Sagarrerreka, Ezozibidea, Estaziño kalea eta Olako Zubian egongo dira. Behin Olako zubian jendea hartuta, GI 627 errepidean egin berri duten errotondan buelta hartu eta saihesbidetik joango da.

Zabor-edukiontziak

Ondorengo hauek dira zabor-edukiontzien kokalekuetan egingo diren aldaketak:

  • Kiroldegiaren atzealdean (Baltegieta kalea) dauden edukiontziak Zubi Nagusira lekualdatuko dira.
  • Baltegieta kalea, 17 atariaren parean dauden edukiontziak Baltegieta kalea 19ra jeitsiko dira, zaborra kamio txiki batekin jaso ahal izateko.