"Trabajos de interior" antzezlana

"Trabajos de interior" antzezlana

2020/11/13
"Trabajos de interior" antzezlanak zabalduko du gaur Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen egitaraua.

"Behibis Teatro" konpainiaren "Trabajos de interior" antzezlanak emango die hasiera, gaur, arratsaldeko 7:30ean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekintzei.

Sinopsia

Benetan nihilista den emakume bat, kabestruekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batetan bezala. Alferkeri existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Berea zentzurik gabeko existentzia dela, estua eta estresatua. Hala, lanari ekiten dio: plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen da, bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da; pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika. Gogaitasun existentziala bilaketa motore gisa hartuta, bizitzearen funtsezko ariketa denak emanda esploratu nahi du.

Fitxa artistikoa

Egileak: Espe López

Zuzendaritza: Espe López

Aktoresa: Patricia Franco

Musika: Juan Zulaika

Eszenografia eta panpinak: Itsaso Azkarate

Argia eta soinua: Itziar Bote

Gainerako egitaraua

  • Azaroak 19, osteguna

“Mujercitas” pelikularen proiekzioa. 

18:30etan, Antzokian.

Sarrera: 2€

  • Azaroak 22, igandea

Musika saioa, “Dama beltzak”.

18:00etan, Antzokian.

Sarrerak: Iratxo dendan eta 943753043 tl.n

  • Azaroak 25, asteazkena

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia.

19:00etan Plaza Barrixan.

  • Azaroak 29, igandea

“La niña y el lobo” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia. 

12:30etan, Antzokian.

Hizlaria:  Amparo Sanchez (Amparanoia).

Gonbidapenak: Iratxo dendan eta 943753043 tl.n

  • Kontzertua: Amparo Sanchez (Amparanoia).

18.00etan, Antzokian.

Sarrerak: Iratxo dendan eta 943753043 tl.n