"Tomaxen abenturak" pailazo-taldea

"Tomaxen abenturak" pailazo-taldea

2019/11/15
Haurren Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarauaren barruan, "Azken balea" ikuskizuna eskainiko du bihar, larunbata, arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian, "Tomaxen abenturak" pailazo-taldeak.

Udaleko Haurren eta Gazteen Departamenduak "Haurren Nazioarteko Eguna" ospatzeko prestatu duen egitarauren barruan, "Azken balea" ikuskizuna taularatuko du "Tomaxen abenturak" pailazo taldeak.

Ikuskizunak Muxi eta Tomax pailazoak ditu protagonista moduan eta azken euskal balea salbatzeko egiten dituzten ahaleginak kontatzen ditu.

Taldearen lan guztietan bezala, umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztundako lana eskainiko dute oraingoan ere.

Ikuskizuna 4 urtetik gorako haurrei zuzendutakoa da eta sarrera doakoa.

Izenburua: "Azken balea".

Eguna: Azaroak, 16, larunbata.

Ordua: Arratsaldeko 5ak.

Tokia: Herri Antzokia.