Tomax eta Muxi pailazoen "Azken festa" emanaldia domekan
Tomax eta Muxi pailazoek "Azken festa" emanaldia eskainiko dute domeka honetan, Herri Antzokian.
Kultura Batzordeak Udaberri Kulturala zikloaren baitan Tomaxen abenturak pailazo taldeak "Azken festa" ikuskizuna eskainiko du domekan, apirilak 14, arratsaldeko 17:00ean, Herri Antzokian.
Tomax eta Muxi pailazoen azken urtea izango da aurtengoa, eta agur esateko haien ibilbidearen unerik barregarri eta ederrenak bildu dituzte "Azken festa" ikuskizunean.
4 urtetik gorako haurrentzako gomendatutako ikuskizuna da. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherako umeak, haiek barne (4 eta 8 urte artekoak, alegia), heldu baten ardurapean egon beharko dira. Aretoko butaketako haur-aulkiak erabiltzeko neurgailu bat ipiniko da sarreran, eta 1,2 metroko altuera baino gutxiago dutenek erabili ahal izango dituzte.
Prezioa: 2 euro.