Telefono bidezko itzulpen zerbitzu berria ezarri du udalak.

Telefono bidezko itzulpen zerbitzu berria ezarri du udalak.

2016/02/04
EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmenari esker, telefono bidezko itzulpen zerbitzua ezarri du Udalak Gizarte Zerbitzuen Departamentuan, atzerrritar erabiltzaileen eta administrazioaren arteko komunikazioa errazteko.

Urtarrilaren 27an izandako plenoan,  Soraluzeko udalak onartu zuen sakelako telefono bidezko aldi bereko itzulpen eta interpretazio zerbitzura atxikitzea. Helburua atzerritar erabiltzaile eta zerbitzu emailearen arteko komunikazio erraztea eta posible egitea izango litzateke.

Programa hau, 2009an sortu zen Eusko Jaurlaritza eta EUDELen artean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Lehenik esperientzia piloto bezala baina ikusita izan duen arrakasta udalerri asko eskatu dute zerbitzua.

Dagoen aurrekontuarekin, urtean zehar EUDELek atxikituta dauden udalerrien artean minutu kopuru bat banatzen du baita teléfono pack bat, herri bakoitzak duen biztanle kopuruaren arabera. Horrela bermatzen da, udalerri guztiek gutxiengo minitu kopuru bat izatea.

Udalerri bakoitzak duen minutu kopurua gainditzen bada, horrela jokatzen da:

  • Urte bukaeran, udalerri bakoitzak xahutu dituen minitu kopurua aztertzen da eta soberakina badago, beraien minituak gainditu dituzten udalerrien artean banatzen da.
    Nahiz eta banaketa egin ala eta guztiz ere denbora gehiago xahutzen badu udalerri batek, kontsumituriko denbora ordaindu beharko dio zerbitzua kudeatzen duen enpresari.

Udalek, ondorengo konpromezua hartzen dutelarik:

  • Zerbitzua eskaintzen duen enpresaren telefono pack-ak gorde eta zaintzea. Telefono pack-ak enpresarenak berarenak dira, eta parte hartzen duen erakundea horiek itzultzeko prest agertuko da, eskatzen zaion unean bertan.
  • EUDELek, urtero eta guztira dauden minutuen kopuruaren arabera, erakunde bakoitzari esleituko dizkion minutuen banaketa onartzea.
  • Esleitutako minutuen kopurua gaindituz gero, zerbitzua eskaintzen duen enpresari dagokion zenbatekoa ordaintzea onartzea.
  • Zerbitzua etengabe berrikusteko prest agertzea, hobeto funtziona dezan.