Tarifa finkoa ezarriko da kiroldegiko ikastaroetan
Kiroldegiko helduen ikastaroak irailaren 18an hasiko dira.
Ikasturte honetako berrikuntza nagusia ikastaroetan tarifa finkoa ezartzea izango da. Hau da, ikastaro bateko kuota ordainduta, beste edozein ikastarotara joan ahal izango da erabiltzailea, beti ere lekua baldin badago.
Izen-ematea ikastaro bakar batean egin beharko du interesdunak, hor ziurtatuta izango duelarik beti lekua.
Berrikuntza honekin herritarrentzat eskuragarriago jarri nahi dira ikastaroak, ekonomikoki eskuragarriago eta, batez ere, ikastaro-eskaintza bakoitzaren agendara hobeto egokitzeko moduan.
Aurtengo ikastaroak
Oraingoz ondorengo ikastaroekin abiatuko da kurtsoa:
IKASTAROA | EGUNAK | ORDUA |
ZUNBA | Astelehen / Asteazken | 20:20 |
Astearte / Ostegun | 15:00 eta 20:15 | |
PILATES | Astelehen / Asteazken | 19:25 |
Astearte / Ostegun | 18:15 | |
FIT BOXING | Astelehen / Asteazken | 18:30 |
GAP-BOSU | Astearte / Ostegun | 19:15 |
HIPOPRESIBOAK | Astelehen / Asteazken | 17:45 |
IGERIKETA HELDUAK | Astearte / Ostegun | 19:00 |
3. ADINA | Astearte / Ostegun / Ostiral | 10:00 |
Ate irekiak
Kiroldegiko ikastaro-eskaintza ugaritzeko helburuarekin, bi ikastaro berri ezagutzeko aukera eskainiko du kiroldegiak irailaren 18 eta 20an, Cross Training-a (Intentsitate altuko ariketak lantzen dituen jarduera, bai indarrekoa, bai kardiobaskularra), 18:30ean eta Spinning-a, 19:30ean.
Taldea osatzen bada, urrian hasiko dira bi ikastaro hauek.
Haurren igeriketa ikastaroak
Haurren igeriketa ikastaroei urrian emango zaie hasiera.
Informazio gehiago nahi izanez gero gerturatu kiroldegira, deitu kiroldegiko 943752466 telefonora edota idatzi kirola@soraluze.eus helbidera.