Tapoiak jasotzeko edukiontzi berria

Tapoiak jasotzeko edukiontzi berria

2016/02/17
Herritar askok tapoi solidarioak batzeko daukan ohitura errazte aldera, Debabarreneko Mankomunitateak tapoiak jasotzeko edukiontzi berria jarri du.

Herritar asko dira plastikozko tapoiak gorde eta batzen dituztenak Soraluzen. Orain arte, bilketa herriko zenbait dendatan egiten zen. Ondoren, Udalaren jabetzakoa den Etxaburueta kaleko lokalean batzen ziren.

Bilketa arrakastatsua zela ikusita, Udalari jakinarazi zioten ea zer egin zitekeen eurekin eta Udalak Mankomunitatearekin berba egin eta mankomunitateak tapoiak batzeari ekin zion.

Zenbait gestio egin ondoren eta kontutan edukita beste udalerrietan bilketa egiteko edukiontziak zeudela ikusita, Udalak eskaera egin zion Debabarreneko Mankomunitateari herrian halakoxe eduontzi bat ezartzeko.

Gaur da eguna Erregetxeko orubean kokatu dena tapoiak batzeko edukiontzi berria, beraz, etorkizunari begira herritarrek tapoiak bertan lagatzeko aukera izango dute.

Horrela Udalak herritarren eskariari erantzuna eman dio.