SoraluzetHARROk aske maitte, harro bizi!

SoraluzetHARROk aske maitte, harro bizi!

2024/06/18
SoraluzetHARROk aske maitte, harro bizi! lelopean LGTBI+ harrotasuna ospatzeko bi hitzordu antolatu ditu Soraluzeko Udaleko Berdintasun Batzordeak ekinaren 22 eta 28rako.

Datozen egunetan LGTBI+ harrotasuna ospatzeko bi hitzordu antolatu ditu Udaleko Berdinatsun Batzordeak: zebrabide margoketa partehartzeilea ekainaren 22rako eta elkarretaratzea ekainaren 28rako.

Zebrabide margoketa

Datorren zapatuan, ekainak 22, zebrabide margoketa partehartzailea egingo da Zubi Nagusian. Musikak girotuta eta hamaiketakoa lagun, Zubi Nagusiko zebrabidea ostadarraren kolorez margotzeko deia egiten die udalak herritarrei, goizeko 11:30etatik aurrera.

LGTBI+ harrotasuna aldarrikatzeaz gain herritarrek elkarrekin goiz-pasa atsegina igarotzeko aukera izatea ere bada hitzorduaren asmoa.

Elkarretaratzea

Ekainaren 28rako, ostera, LGTBI+ harrotasunaren nazioarteko eguna izaki, elkarretaratzeko deia egin da arratsaldeko 19:00etan Plaza Barrixan.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu festa zein aldarrikapen giroan egingo diren bi hitzorduetan parte hartzera.