Soraluzen Denon Kaleak prozesuaren hurrengo hitzordua martxoaren 19an
Soraluzen Denon Kaleak prozesu partehartzaileak joan den martitzenean, martxoaren 12an, izan zuen lehen saioa (ikusi albistea HEMEN) eta 20 herritar inguruk parte hartu zuen prozesuaren aurkezpen eta aurre lanketa saioan. Patxi Galarraga Aiestaran Projekta Urbeseko kideak gidatu zuen saioa; Projekta Urbes arkitektu taldeko kidea da bera, erakunde publikoei ingurune osasungarri eta inklusiboak irudikatzen eta gauzatzen laguntzea xede duen elkartekoa, betiere hirigintza proiektu orok gizartea helburu izan dezan.
Martitzeneko hitzorduan prozesu partehartzailearen oinarriak azaldu zituzten eta genero ikuspegia eta ikuspegi sozial inklusiboa jarri ziren Soraluzen Denon Kaleak eraiki ahal izateko abiapuntu gisa.
Hurrengo saioa, martxoaren 19an
Prozesuko hurrengo hitzordua datorren martitzenean, martxoak 19, egingo da eta soraluzetar orori irekia egongo da. Edozein auzotan bizi den herritarrari, bertako kaleetan aritzen denari, adina, jatorria eta bizi baldintzak edozein direlarik ere. Emakume zein gizon, guztiak izango dira ongietorriak eta guztien ekarpenek izagno dute lekua. Diagnostiko partekatua osatuko da taldeka, eta proposamenak lantzeko tartea ere izango da.
Eguna: martxoak 19, martitzena
Ordua: 18:30etatik 20:00etara
Lekua: Kalebarren 8
Saioan parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da, ondorengo formularioa beteta: eman izena hemen.