"Soraluzen Denon kaleak" prozesuan parte hartu galdetegia betez.
Proiekta_Urbes

"Soraluzen Denon kaleak" prozesuan parte hartu galdetegia betez.

2024/03/25
Martxoan zehar hainbat saio ezberdin burutu dira "Soraluzen Denon kaleak" prozesu parte hartzailearen baitan. Orain herritarrek beraien iritzia emateko aukera izango dute galdetegi bitartez.

Datozen urteotan aldaketa urbanistiko garrantzitsuak aurreikusten dira Soraluzen. Hori dela eta, udalerriko espazio publikoen sarearen eta espazioaren antolaketaren diagnostikoa egin nahi du Soraluzeko udalak, bi giltzarri kontuan izanik: espazio publikoa topaketarako baliabide gisa ulertzea batetik, eta genero-ikuspegia txertatzea bestetik.

Eraldaketek herritar guztien behar eta desioak kontuan har ditzaten parte hartzeko gune ezberdinak eskeini dira martxoan zehar. Lehenbiziko saioa martxoaren 12an egin zen eta hurrengo saioa berriz martxoaren 19an, biak ala biak Kalebarren 8an egin ziren; hogeinaka herritarretik gora batuz saio bakoitzean. Horrez gain, hilabete honetan zehar talde eta espazio ezberdinetan ere saio berezituak antolatu dira: haur eta nerabeen kontseiluan, Goazen Soraluze dinamikaren baitan, Zabaltzen-Sarturekin elkartzen diren emakumee taldeetan etab.  

Oraingo honetan, Proiekta Urbes taldeak gidatzen duen prozesu parte hartzailearen baitan, galdetegi bat sortu da herritarrek Soraluzeko espazio ezberdinei buruzko balorazio pertsonala egin dizaten eta proposamen ezberdinak helarazi. Galdetegiak martxoaren 25etik apirilaren 15era bitarte bete ahal izango dira; HEMEN KLIK eginez. 

Soraluzeko Udalak herritarrak animatu nahi ditu iritzia eman eta proposamenak egitera.