Soraluzeko Udaleku Irekiak

Soraluzeko Udaleku Irekiak

2018/07/05
Datorren astelehenean hasiko dira Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak eta Kukumixo Aisitaldeak antolatzen dituzten udalekuak; 184 haurrek eman dute izena aurtengo edizioan.

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurtengoan ere jolasgune erraldoi bihurtuko da Soraluze hamabost egunez, Kukumixo Aisitaldeak eta Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatzen duten Udaleku Irekiak programari esker.

NOIZ

Udalekuak uztailaren 9tik 20ra burutuko dira aurten, astelehenetik ostiralera.

NORENTZAT

Udalekuetan 4 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartuko dute parte, biak barne.

HEZITZAILEAK

Haurrak 17 hezitzaileren ardurapean arituko dira, 10/12 pertsonako taldetan banatuta.

HELBURUAK

Ondorengoak dira Udalekuek dituzten helbururik nagusienak:

  • Haurrei euskaraz aritzeko eta euskaraz ondo pasatzeko espazioa ahalbideratu.
  • Haurren parte-hartzea sustatu.
  • Haurren arteko harremanak sendotu
  • Kalea jolaserako toki moduan berreskuratu.

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00.

Ostiralak: 10:00-17:00.

Talde bakoitzak gau bat etxetik kanpora pasatzeko aukera izango du.

  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa (LH1/LH2): Uztailak 16, astelehena. (Ikastetxean)
  • Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak: Uztailak 12, osteguna. (Urkia Zelai)

GURASOENTZAKO OHARRAK

Hemen kontsulta daitezke antolatzaileek gurasoentzako prestatu dituzten oharrak: