Gizarte Zerbitzuen Departamentuak pentsioak osagarritzen laguntzeko hitzorduak eskainiko ditu
Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak identifikatu duenez, zenbait herritar ez dira haien oinarrizko eskubide batzuez baliatzen ari laguntza ezagutzen ez dutelako edo hura eskuratzeko tramitazioa izapidetzeko zailtasunak dituztelako.
Pentsio-osagarriak
Pentsio-osagarria pentsioa osatzeko laguntza bat da, batik bat, emakumeentzako, alargunentzako eta 65 urtetik gorako pertsonentzako babesa eskainiko lukeena; laguntza hau da, hain zuzen ere, herritar ugarik baliatzen ez duten oinarrizko eskubidea tramitazioan sortutako zailtasunak medio.
Eskaera Lanbide erakundearen bitartez izapidetzen da eta ondorengo dokumentazioa gehitu behar zaio eskaera-orriari:
- Banku-kontu guztien egungo saldoak
- Pentsioaren eta ondarearen egungo zenbatekoa
- Lanbidek eskatutako dokumentazio gehigarria
Informazio gehiago eta eskaera egin daitekeen kasuak xeheago ikusteko, ondorengo dokumentura jo daiteke: Gizarte Zerbitzuak
Hitzordua Gizarte Zerbitzuetan
Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuan pentsioak osagarritzeko eskaerarekin lotutako kontsulta partikularretarako zein eskaeraren tramitazioan laguntzeko hitzordua har daiteke dagoeneko, datozen lau ostegunetarako: ekainaren 27an, eta uztailaren 4an, 11n eta 18an.
Hitzordua eskatzeko Gizarte Zerbitzuetara bertara joan edo 943 75 00 18 telefonora deitu behar da.