Soraluzeko Udalak Karakateko parke eolikoaren proiektuari bere ekarpenak egin dizkio
Soraluzeko Udalak, abuztuaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasun
Sailburuordetzatik idatzia jaso zuen jakinaraziz, Karakateko parke eolikoaren
proiektuaren inguruko informazioa eskuragarri zuela ondorengo estekan;
www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ingurumen-ebaluazioa KONTSULTA: Pertsona
interesdunak eta Administrazio publikoak.
Bidalitako idatzian hilabeteko epea ematen zen administrazio interesdunek oharrak
aurkez zitzaten proiektuaren sustatzaileak espedientean sartu beharko lukeen
ingurumen-inpaktuaren azterketak izan beharko lukeen zabaltasunari eta xehetasun-
mailari buruz.
Iker Aldazabal alkateak adierazi duenez parke eolikoaren proiektua aztertu ondoren,
abuztuaren 12an, Soraluzeko udalak prestatutako oharren txostena igorri zuen Eusko
Jaurlaritzako Ingurumen departamentura: "Guk gure ekarpenak egin dizkiogu
proiektuari eta espero dugu aintzat hartuko dituztela”.
Soraluzeko Udalak osatutako txostena HEMEN ikusi daiteke.