Soraluzeko Udalak jendartEKIN proiektua jarri du martxan
Debabarreneko_esperientzia_eskola

Soraluzeko Udalak jendartEKIN proiektua jarri du martxan

2024/05/17
Soraluzeko Udalak, herriko Hezkuntza Proiektuaren baitan, jendartEKIN proiektua jarri du martxan, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko.

Bizialdi osoko ikaskuntza jarduteko ideian eta berdinen arteko formazioan oinarritzen da jendartEKIN proiektua. Proiektuaren helburua parte hartzeko bideak bultzatzea eta ezagutza, kultura, balioak, gaurkotasuneko gaiak etabar eskuratzea eta trasmititzea da, betiere belaunaldi arteko harremanak sustatuz. 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, haien esperientzia eta ezagutza trukea errazteko.

Izenak proiektuaren funtsezko elementu batzuk biltzen ditu: jarduera, kultura eta komunitatea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta parte-hartzea sustatzeko. Helburua, beraz, parte-hartzaileen garapen pertsonala eta herritarren jarduera sustatzea da, ikuspegi
fisiko, psikiko eta sozialetik.

Jarduerak eta esperientziak oinarrian, parte-hartzailen eskaeretatik abiatuko dira; hori abiapuntutzat hartuta interes bera duen jendea biltzeko aukera ere izango da, elkarlanetik hainbat ekimen abian jartzeko.

Bilera irekia, ekainaren 5ean

Ekainaren 5ean, eguaztena, arratsaldeko 18:00ean, Kalebarren 8an aurkeztuko da  jendartEKIN proiektua eta bertan emango dira prozesuaren inguruko zehaztasunak.

Eguna: ekainak 5. eguaztena

Ordua: 18:00

Lekua: Kalebarren 8