Soraluzeko Udal Gaztelekuak joan den asteburuan hasi zuen ikasturtea asanbladan txanda sistema adostuta

Soraluzeko Udal Gaztelekuak joan den asteburuan hasi zuen ikasturtea asanbladan txanda sistema adostuta

2024/09/20
Joan den asteburuan zerbitzuaren egutegi eta ordutegiak adosteko erabiltzaileekin egindako batzarraren ondotik, asteburu honetan hasiko du ikasturtea ofizialki Gaztelekuak.

Joan den asteburuko asanbladan hala erabakita, zerbitzuak txanda sistemari eutsiko dio ikasturte honetan ere, sistema egokia dela frogatu delako eta erabiltzaileak horrela jarraitzearen alde agertu direlako.

Hori horrela, bi taldetan banatuta erabiliko dute gaztetxoek zerbitzua: DBH1 eta DBH2 mailakoek alde batetik, eta DBH 3 eta DBH 4 mailakoek bestetik.

Egunak txandatuz jardungo dute, aurrez adosturiko egutegiaren arabera, talde bat zapatuan eta beste bat domekan, eta hurrengo astean alderantziz. Hilean behin, ostera, txandaka irteerak edo barne-ekintza bereziak daudenetan, elkartu egingo dira talde biak.

Hauxe da zerbitzuak ikasturte honetan izango duen ordutegia:

  • Zapatuak: 17:00etatik 20:00etara. (Hileko zapatu batean 18:00-21:00)
  • Domekak: 17:00etatik 20:00etara.

Hauxe da zerbitzuaren ikasturte honetarako egutegia: