Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bulego energetikoa, ostegunero zabalik

Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bulego energetikoa, ostegunero zabalik

2024/03/21
Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateak 84 bazkide ditu dagoeneko; informazioa eman eta izena emateko bulego energetikoa ireki du ostegunero, Kalebarren 8an.

Martxoaren 11n, astelehenez, aurkeztu zuten Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatea 80 pertsona ingururen aurrean Herri Antzokian. Bilera informatiboan Soraluzeko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkar hartuta aurrera daramaten proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten, bai eta onurak ere: aurrezkia, autokontsumoa, energian bertan sortzea eta Soraluze jasangarriagoa bilakatzea, besteak beste.

Soraluzeko plaka fotovoltaikoak Plaentxi eskolan, Ezozi futbol-zelaian eta San Andres auzoko frontoian kokatuta daude, eta 2 kilometroko erradioan dauden 200dik gora etxe horni ditzake. Plaketatik datorren energia sortzea Aldundiak finantzatzen du.

Dagoeneko 84 etxe edo denda txikik eman du izena komunitate energetikoan eta 204 hornitzeko gaitasuna du.

Bulego Energetikoa

Lehengo asteaz geroztik zabalik dago ostegunero, Kalebarren 8an, Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bulegoa. Goizeko 9:00etatik 12:30era bitarte hurbil daiteke interesa izan dezakeen edonor informazioa eskuratu edo izena ematera.

Eguna: ostegunero

Ordua: 9:00 - 12:30

Tokia: Kalebarren 8

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 900859695 telefono zenbakira edo jo webgune honetara: sakatu hemen.