Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen aurkezpena, datorren astelehenean
Gipuzkoako Energia Komunitateen ekimenera batu da Soraluzeko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera landutako proiektu honetan. Plaentxi Herri Eskolan, futbol-zelaian eta San Andres auzoko frontoian ezarritako eguzki-plakei esker bi kilometro inguruko radioan dauden 200dik gora etxe eta denda txikiri hornikuntza elektrikoa eman ahal izango dio Soraluzeko Energia Komunitateak. Ingurumenean izango ditu onurak, batik bat, baina baita onura sozial eta ekonomikoak ere herritar zein norbanakoentzako.
Informazio gehiago nahi izanez gero, honako webgune honetara jo behar da: sakatu hemen.
Bilera informatiboa, astelehenean
Tokiko Energia Komunitatearen funtzionamenduari buruzko bilera informatiboa datorren astelehenean, martxoaren 11n egingo da Herri Antzokian, arratsaldeko 18:30ean.
Izen-ematea
Soraluzeko Energia Komunitatean izena eman nahi duten herritarrek ondorengo webgunean egin beharko dute: sakatu hemen.
Maiatzaren 11ra arte luzatuko da izena emateko epea. Zalantzarik izanez gero 900859695 telefonora deitu daiteke, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00tara.