Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bazkidetze kanpaina azken txanpan: 31 bazkidetza geratzen dira

Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bazkidetze kanpaina azken txanpan: 31 bazkidetza geratzen dira

2024/05/07
Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatean bazkide egiteko azken egunak dira: maiatzaren 12ra arte izango da horretarako aukera eta 31 bazkidetza geratzen dira libre.

Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatean izena emateko azken txanpan sartuta gaude dagoeneko; izan ere, maiatzaren 12ra arte luzatuko da bazkidetza epea. Soraluzetar ugarik eman du izena honezkero, baina beste 31 bazkiderentzako lekua dago oraindik.

Ingurugiroaren aldeko hautua

Energia Komunitateak aukera eskaintzen die soraluzetarrei herrian bertan eta modu berriztagarrian sortutako energia zuzenean kontsumitzeko; beraz, Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateko bazkideek energia berriztagarria kontsumituko dute, herrian 0 kilometro energia sortzen lagunduko dute eta jasangarritasunaren alde, aletxoa ipini. 

Gainera, aldaketa klimatikoari aurre egiteko pausu garrantzitsua eman ahal izango dugu soraluzetarrok herritik bertatik, energia komunitate sendoa eta ingurugiroarekin konprometitua eraikiz.

Bulego Energetikoa azken ostegun batez

Martxoaren erdialdeaz geroztik, ostegunero egon da zabalik goizeko 9:00etatik 12:30ak arte Kalebarren 8an, Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bulegoa, informazioa jaso edo izena eman nahi duten herritarrei arreta emateko. Beste ostegun batez egongo da oraindik zabalik, maiatzaren 9an, orain arteko leku eta ordutegiarekin.

Eguna: ostegunero

Ordua: 9:00 - 12:30

Tokia: Kalebarren 8

Dena den, izen-emate epea maiatzaren 12ra arte luzatuko da online eginez gero.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 900859695 telefono zenbakira edo jo webgune honetara: sakatu hemen.