Mapa Morea prestatzeko bilera
Udalerria genero ikuspegitik aztertzeko helburuarekin herritarrei zuzendutako bilera antolatu du Udaleko Parekidetasun Batzordeak ostegun honetarako.
Udaleko Parekidetasun Batzordeak herritarrei zuzendutako bilera antolatu du Soraluzeko Mapa Morea prestatzeko prozesuaren barruan.
Prozesu honek dauzkan helburuak bi dira: Soraluzeko udalerria genero ikuspegitik aztertzea eta hirigintza eredu inklusiboago bat abian jartzea, guztion segurtasuna, mugikortasuna, irisgarrritasuna eta zainketa-lanak bermatuko dituena.
Bilera ostegun honetan, urriak 5 egingo da, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian.
Udalak bileran parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.