Soraluzeko Mapa Morea
Udalerria genero ikuspegitik aztertu eta herritar guztien eskura egongo diren espazio publikoak bermatzeko helburuarekin Soraluzeko Mapa Morea prestatzeari ekin zion Udaleko Berdintasun Batzordeak iazko udazkenean, herritarrekin batera aurrera eramandako partehartze prozesu baten bitartez.
Prozesu horretatik sortutako oinarrizko dokumentua prest dago dagoeneko herritarrek beraien ekarpenak egin ahal izan ditzaten.
SORALUZEKO MAPA MOREA dokumentua.
Ekarpen horiek egiteko epea otsailaren 28ra arte luzatuko da eta Udaletxeko Harrera Bulegoan entregatuz, lotura honetan klik eginez, eta udala@soraluze.eus posta-helbidera bidaliz egin ahal izango dira.
Udalak beren ekarpenak egitera animatu nahi ditu herritarrak, guztien artean udalerri inklusiboagoa egin ahal izateko.