Soraluzeko herriguneko eta Irure auzoko zenbait eremu asfaltatzeko lanak, lehiaketara
Asfaltatuko den Loralde kalea.

Soraluzeko herriguneko eta Irure auzoko zenbait eremu asfaltatzeko lanak, lehiaketara

2022/07/14
Udalak lan hauei esker egoera txarrean dauden Loralde, Arraikua, Estaziño, Etxaburueta eta Errekaldeko kaleak eta Irureko landa bidea zaharberrituko ditu

Soraluzeko herriguneko eta Irure auzoko zenbait eremutan asfaltatze lanak eta seinaleztapenaren kontratua lehiaketara atera du Udalak. Pasa den astelehenean argitaratu zen Euskadiko kontratazio publikoko plataforman lizitazioa. “Lan hauei esker egoera txarrean dauden Loralde, Arraikua, Estaziño, Etxaburueta eta Errekaldeko kaleak zahar berrituko dira baita Irure auzoko landa bidea ere”, nabarmendu du Iker Aldazabal alkateak. Kontratua gauzatzeko epea hilabetekoa izango da eta lizitazioaren aurrekontua 164.227,14 eurokoa (BEZa barne) da. Kontratuaren zehaztapenak Euskadiko kontratazio publikoko plataforman aurki daitezke ondoko loturan: https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/soraluzeko-hiriguneko-eta-irure-auzoko-zenbait-eremutan-asfaltatze-obren-eta-seinaleztapenaren-kontratua/w32-kpeperfi/eu/

Aldazabalek gogorarazi du aurkeztu berri duten Soraluze Bizi 2030 ekintza planaren barruan herria hobetu eta egokitzeko hainbat egitasmo daudela jasota eta horietako bat da behar den guneetan asfaltatze lanak egitea.