Soraluzeko Esperientziaren Gela
Esperientziaren Gelaren baitan antolatu den egitarauaren barruan, "Esperientzia emozionalari, autoestimuari eta barreterapiari buruzko tailerra" antolatu da hilabete honetarako.
Tailerra "Itxaropena" Jubilatuen Elkartean eskainiko da eta 4 saiokoa izango da, azaroaren 14, 21 eta 28an eta abenduaren 5ean, asteazkenak guztiak, arratsaldeko 5etatik 7etara.
Esperientziaren Gelan izena emana duten eta tailer honetan parte hartu nahi duten pertsonek jubilatuen elkartean bertan eman dezakete izena, asteazkenera arte, azaroak 7a arte.
Plaza-kopurua mugatua da (20 pertsona) eta, ondorioz, izena emandako ordenean gordeko dira lekuak. Nolanahi ere den, izena emandakoak plazak baino gehiago balira, bigarren talde bat sortzeko aukera egongo da, goizez.
Tailerra osatuko duten 4 saioak hauek izango dira:
- Saioa 1 (azaroak 14): “Nire emozioak ezagutuz”.
- Saioa 2 (azaroak 21): “Maitatu egin nahi dut, nire burua maitatuz".
- Saioa 3 (azaroak 28): “Barre egiten dut, beraz banaiz”.
- Saioa 4 (abenduak 5): "Zer erakutsi dizu bizitzak?"
Tailerra gazteleraz izango da.