Soraluzeko Esperientziaren Gela

Soraluzeko Esperientziaren Gela

2020/02/25
Tailerra antolatu du, "Mima-Zaitez!" izenburupean, Soraluzeko Esperientziaren Gelak martxorako; hiru saio izango dira, asteazkenetan, 17:30etik 19:00etara, jubilatun etxean.

Tailer berria antolatu du Soraluzeko Esperientziaren Gelak martxoko asteazkenetarako.

Tailerraren izenburua "Mima-Te / Mima-Zaitez" da eta 3 saio eskainiko dira, martxoaren 11, 18 eta 25ean, hurrenez-hurren, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara, Itxaropena Jubilatuen Etxean.

Saio hauetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA Esperientziaren Gelan matrikulatuta egotea eta tailerrean izena ematea otsailaren 24tik martxoaren 6 arte, "Itxaropena"- n bertan.

Plazak mugatuak direnez (30 pertsona), tailerrean izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan. Hala ere, izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute, beste data batzuetan errepikatzeko aukera baloratuko da.

Tailerra "Paso a paso" elkarteko kideek emango dute, gazteleraz.

Hauek dira hiru saioak:

  • 1. Saioa: "Abrazoterapia”. Beste komunikazio-modu bat sustatzen du eta pertsonen arteko harremanak errazten ditu.
  • 2. Saioa: "Musikoterapia". Onura kognitiboak, fisikoak eta emozionalak dakartza. Komunikazioa bultzatzen du, autoestimua eta gogo-aldartea hobetzen ditu eta mugimendua, adierazpena eta sormena sustatzen ditu.
  • 3. Saioa: "Arnasketa sendatzailea". Arnasketa sakonak asaldura, estresa eta antsietatea baretzen laguntzen du. Gainera, geure buruarekin eta gure bizi-beharrekin askoz hobeto konektatzeko aukera ematen digu, emozio negatibo askori irteera emateko bidea emanez.