Soraluzeko Esperientzia Gela
Ostiral honetan, irailak 21, ospatzen den Alzheimerraren Mundu Egunaren aitzakian, "Oroitzapenerako tertulia" izeneko solasaldia egingo da bihar, osteguna, arratsaldeko 6:30ean, Itxaropena Jubilatuen Elkartean.
Hauxe izango da Udaleko Gizarte Ongizate Sailak bultzatuta abian jarri den Soraluzeko Esperientzia Gelaren programazioaren barruan antolatzen den lehendabiziko ekintza. "Oroitzapenerako tertulia"-k alzheimer gaitzaren gainean berba egitea du xede, gaitzari buruzko informazioa eta bizitza-esperientziak partekatuz. Solasaldia Alkarri elkarteak koordinatuko du eta elkarte bereko bolondresek moderatuko dute.
"Esperientzia Gela", arestian aipatu moduan, Udaleko Gizarte Ongizate sailak sustatutako ekimena da eta herriko pertsona nagusiak ahalduntzeko taldearen baitan sortu da. Batez ere 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, nahiz eta antolatzen diren ekintzak intereseko dituen edozein herritarrek ahalko duen bertan parte hartu.
Esperientzia Gellak irailaren 1etik maiatzaren 31a arte antolatuko ditu ekintzak eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, udaletxean nahiz Jubiluen Elkartean, irailaren 20a bitartean.