Soraluzeko Eskola Herritarra
Udaleko Hezkuntza Batzordearen gidaritzapean garatzen ari den proiektua da "Herrixak hezi. Soraluzeko Hezkuntza Proiektua" izenekoa.
Proiektua 9 ekimen edo azpiproiektuk osatzen dute, guztiak hezkuntza arloarekin lotutakoak, eta hezkuntzaren arloko hamaika eragilek dihardu bertan lanean.
Bederatzi proiektuetako batzuk dagoeneko inplementazio fasean dira, eta beste batzuk hurrengo hilabete zein urteetan inplementatuko dira.
Dagoeneko abian den egitasmo horietako bat "Eskola herritarra" izenekoa da. Izenak berak dioen moduan, hezkuntza komunitateko kideei formazioa eskaintzea du proiektu honek helburu, dela gurasoei, dela irakasleei, dela asialdiko profesionalei, edota herritarrei oro har, finean guztiak baitira hezkuntza ahaleginaren objektu.
Proiektuaren gidaritza konpartituta da; alegia, hezkuntza arloko eragileek elkarlanean eramango dute aurrera, formakuntza-agenda amankomunaren formula erabiliz eta proiektua koordinatzen duen teknikariaren laguntzaz.
Eragileek adostuko dute hiru hilean behingo formazio-programa eta, eragileak eurak izango dira, txandan-txandan, formazio-saioak antolatzeaz arduratuko direnak.
Aipatutako formazio-programa prestatu ahal izateko herriko eragileen zein herritarren premiak zeintzuk diren ezagutzea nahi da, ondoren, behar horiei ondoen erantzungo dion eskaintza prestatzeko.
Horretarako galdetegi bat prestatu da, herritar zein herriko eragileek bete dezaten
Eskertuko genuke 2 minutu hartu eta ondorengo galdetegia beteko bazenu.