Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa datorren eguenean

Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa datorren eguenean

2024/06/20
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren programazioaren baitan azken tailerra egingo da datorren egunean: Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa.

Bi urteko prestaketa lanen ostean, apirilean zabaldu zituen ateak Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze eskolak. Harrezkero, hainbat tailer, hitzaldi eta ikastaro egin dira, arrakasta handiz gainera, eta ahalduntze eskola emakumeon arteko topagune bilakatzen hasi da.

Apiriletik ekainera bitarteko programaketarekin ekin zion bideari ahalduntze eskolak eta Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa izango da, hain zuzen ere, ikasturte honetako azkena.

Jarraian, datorren udazkenera begirako programazioa prestatzeari ekingo dio ahalduntze eskolako talde eragileak.

Soraluzeko emakumeon* arteko topaketa

Soraluzeko emakume guztiok giro informalean, musika eta jan-edanaren bueltan elkartzeko gunea izango da. Emakumeok elkar topatzea eta elkarrekin gozatzea duxede; bide batez ahalduntze eskolako lehen programazioaren balorazioa egingo da eta askotariko proposamen, interes eta ideiak bilduko dira hurrengo programazioa prestatze aldera.

Udaleko Berdintasun Batzordeak zein ahalduntze eskolako talde eragileak Soraluzeko emakume oro animatu nahi du topaketan parte hartzera, eta lanean dihardute elkarrekin egoteko gune goxo bat izan dadin.

Eguna: ekainak 27, eguena

Ordua: 18:00 - 19:30

Lekua: Kalebarren 8

Izen-ematea

Izena emateko epea ekainaren 24ra arte, astelehena, luzatuko da. Zaintza zerbitzua egongo da, aurrez, izen-ematearekin batera eskatuta.

Izena emateko bi bide egongo dira:

Izen-emate prozesuan laguntza behar izanez gero, edo jardueraren bati buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero 943753043 telefonora deituta edo harrera@soraluze.eus helbidera idatzita lor daiteke.