Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko egitaraua amaitzear dago; "Ama*, Eme*, Ume*" liburuaren aurkezpena izango da hurrengo hitzordua
Gaztezulo

Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko egitaraua amaitzear dago; "Ama*, Eme*, Ume*" liburuaren aurkezpena izango da hurrengo hitzordua

2025/02/07
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko egitaraua arrakastatsua izaten ari da;datorren martitzenean, otsailaren 11n, izango da hurrengo hitzordu irekia "Ama*, Eme*, Ume*" liburuaren aurkezpenarekin.

Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko egitarauak harrera oso ona izan du; izan ere, arrakasta handikoak eta jendetsuak izan dira orain arte antolatutako ekintza guztiak. Udazken-neguko programazioari otsailean zehar emango zaio bukaera Ama*, Eme*, Ume* liburuaren aurkezpenarekin eta Soraluzeko Emakumeon* Topaketarekin.

Hurrengo hitzordua

Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren hurrengo ekintza datorren martitzenean egingo da, otsailaren 11n, eta irekia izango da emakume zein gizonentzat. Estitxu Fernandez Maritxalar eta Erika Lagoma Pombarrek Ama*, Eme*, Ume* liburua aurkeztu eta haren inguruko solasaldia egingo dute.

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute liburua, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak…  Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak. 

Eguna: martitzena, otsailak 11

Ordua: 18:30

Lekua: Tolarekua aretoa

Hizkuntza: euskaraz

Izen-ematea eta zaintza

Zaintza zerbitzua egongo da, aurrez, izen-ematearekin batera eskatuta. Otsailaren 9a izango da zaintza zerbitzua eskatzeko azken eguna.

Izena emateko online, ondorengo galdetegia bete behar da: Ahalduntze Eskolako izen-ematea.

Izen-emate prozesuan laguntza behar izanez gero, edo jardueraren bati buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero 943753043 telefonora deituta edo harrera@soraluze.eus helbidera idatzita lor daiteke.