Soraluzeko egutegia salgai

Soraluzeko egutegia salgai

2023/11/08
Aste honetan jarriko dituzte salgai Kontrargik urtero argitaratzen dituen Soraluzeko egutegiak; elkarteko kideek zein herriko beste hainbat argazkizalek egindako argazkiz dago osatuta.

Etzi, osteguna, jarriko dituzte salgai Kontrargik urtero argitaratzen dituen Soraluzeko egutegiak.

Guztira, 500 ale atera dituzte eta herriko saltokietan eta tabernetan izango da eskuragai, 2 euroan.

Egutegia soraluzetarrek egindako argazkiz dago osatuta; 6 argazki 13 herrikidek bidalitako 24 argazkien artean aukeratu dituzte eta gainerakoak Kontrargiko kideek ateratakoak dira.

Ostegun goizean banatuko dituzte 2024ko egutegiak saltokiz saltoki eta tabernaz taberna eta egun horretatik bertatik aurrera erosi ahal izango dira, 2 euroren truke, honako lekuetan: 

  • Okelia harategia
  • Iñarra harategia
  • Mendizabal okindegia
  • Autoservicio Amparo
  • Iratxo goxo-denda
  • Marijose (Arcelus)
  • Armendia jatetxea
  • Txurruka jatetxea
  • Asigor  

Kontrargikoak gehi herritarrak

Egutegia Soraluzeko paisaiak, lekuak zein jarduerak erakusten dituzten 14 argazkiz dago osatuta, urteko hilabete bakoitzeko argazki bat gehi azala eta kontrazala. Argazkiok hainbat lagunek ateratakoak dira, Udalak egindako deiari erantzunez egutegian parte hartu duten argazki-zaleek. 

Aurten, guztira, 24 argazki jaso dira -13 pertsonarenak- egutegirako eta horietatik sei aukeratu dira. Egutegia osatu dute Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko Mikel Valero eta Bittor Murguzur argazkilariek ateratako erretratuekin.

Datorren urtean berdin

Datorren urtera begira, berriz, formula berarekin segi nahi du Udalak, hau da, herritarren partaidetzaren bitartez osatu egutegia. Hori horrela, urtarriletik ekainera bitarteko tartea zabalduko du herritar argazkizaleen argazkiak jasotzeko eta ondoren, jasotakoen artean aukeraketa egingo du egutegia osatzeko.