Soraluzek Gurutze Gorriak eskainitako kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu berria du
Joan den ostiraletik, azaroaren 18tik, Soraluzek Gurutze Gorriak eskainitako kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko zerbitzua du. Zerbitzua HHEren lokal batean eskainiko da (Baltegieta kalea, 2), ostiralero, 9:30etik 13:30era. Patricia Borinaga Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio saileko udal arduradunak azaldu duenez, “zerbitzu berri honetan aldez aurretik hitzordua eskatuta emango da beti arreta”. “Arreta jaso ahal izateko, pertsonek Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik igaro beharko dute aldez aurretik, eta horiek izango dira, kasu bakoitzaren aldez aurreko balorazioa egin ondoren, Gurutze Gorriak artatzeko bideratuko dituztenak”, azaldu du Borinagak.
Elgoibarrera joan beharrik gabe
“Zerbitzu hori Soraluzen ezarrita, saihestu egiten da Gurutze Gorriak kudeatutako edozein programaren onuradun diren edo etorkizunean izan daitezkeen pertsonek, orain arte egin duten bezala, Gurutze Gorriak Elgoibarren dituen lokaletara joan behar izatea”, Borinagak zehaztu duenez.
Gurutze Gorriak honako programa hauek kudeatuko ditu zerbitzu honetatik, onuradunari potentzial bakoitzarekin elkarrizketa pertsonala egin ondoren, eta programa bakoitzean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen badira:
• Elikagaien banaketa.
• Familia-, etxe- eta haur-higieneko kitak eta haurtxoen elikagaiak ematea.
• Oinarrizko hornidura-ordainagiriak ordaintzea pobrezia energetikoko egoeran dauden familiei/pertsonei.
• Eskola-materiala erostea.
• Jostailuen banaketa (hezkuntzakoak, gerrakoak ez direnak eta ez-sexistak) Gabonetan 0 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeentzat.
• Mugikortasun urriko pertsonak mobilizatzea. Laguntza-produktuen doako mailegu-zerbitzua: gurpil-aulkiak, makuluak, ohe artikulatuak, taka-takak, bastoiak, etab.