Soraluzek ere bat egingo du Hondakinak Prebenitzeko Astearekin

Soraluzek ere bat egingo du Hondakinak Prebenitzeko Astearekin

2022/11/21
Asteazkenean (azaroak 23), 9.00etatik 13.00etara, Plaza Zaharreko karpan, herritarren artean hondakinen inguruko sentsibilizazioa indartzeko ekimenak izango dira

Azaroaren 19tik 27ra Europa mailako hondakinak prebenitzeko astea ospatuko da. Mankomunitatetik aste honek duen oihartzuna aprobetxatu eta herriz herri ere gaikako bilketa handitzeko ekintzak egitea proposatzen dizuegu. Ekintzaren helburua herritarren artean hondakinen inguruko sentsibilizazioa indartzea izango litzateke eta etorkizun laburrean ditugun erronkei erantzun bat emateko prestatzea.

Ekintza herriko plazetan edo erdiguneetan garatuko litzateke 9:00etatik 13:00etara eta hiru esparru izango lituzke:


1.- Konpost-aren banaketa: eskualdean hondakin organikoak era egokian bereizten baditugu, hauekin konposta egin daiteke. Mezu hau herritarrei helarazteko kospostarekin batera lorontziak eta lorak banatuko dira. Banaketa hau doakoa izango da eta herritarrak erakarriko
ditu informazio gunera.
2.- Totem-ak: informazio gunearen inguruan totem informatzaile batzuk ezarriko ditugu. Bertan hondakin mota desberdinak zein edukiontzira bota behar diren adierazten da.
3.- Errefusaren karakterizazioak: herri bakoitzeko errefus edukiontzi bat hartu eta ins itu karakterizatuko litzateke, hau da, hondakinak lurrean utzi eta bertan agertzen dena aztertuko litzateke. Banaketa hau musika eta esatari batekin dinamizatuko litzateke.

 

Egutegi proposamena:

 Azaroak 21, astelehenan MUTRIKU,Herriko plaza
 Azaroak 22, asteartea DEBA, Alamendako kioskoan
Azaroak 23, asteazkena SORALUZE, Plaza Zaharreko karpan
 Azaroak 24, osteguna EIBAR, Errebal
 Azaroak 25, ostirala ERMUA, Cardenal Orbe