Sologoeneko zentral hidroelektrikoa

Sologoeneko zentral hidroelektrikoa

2018/06/27
Udalak zentral hidroelektrikoa automatizatu eta hobetzeko lanak esletitu eta mantenu, kontserbazio eta ustiapenean laguntzeko zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du.

Iazko abuztuan, zentralaren jabe egin zenean, bertan hainbat inbertsio egiteko asmoa agertu zuen Udalak, zentralaren errentagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Hori horrela, instalazioaren automatizazio eta hobekuntzari dagokion obra kontratua BARBO ENERGÍAS RENOVABLES, S.A. enpresari esleitzea erabaki zuen joan den asteko bileran,  40.583,40 euroko prezioan, BEZa barne.

Halaber, zentralaren hurrengo urteetako mantenu, kontserbazio eta ustiapenean laguntzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu zuen, prozedura ireki bidez, lizitazioa deituz.

Duela hilabete batzuetako albistean Iker Aldazabal Alkateak adierazi zuen moduan, "zentralean argindarra ekoizten jarraitzearen aldeko apustua egin du Udalak, zentralaren errentagarritasuna hobetze aldera".