"Soka" antzezlanaren antzezpena
Tanttaka antzerki konpainiak "Soka" antzezlana taularatuko du bihar, larunbata, arratsaldeko 8etan, Soraluzeko Herri Antzokian; gizarte-jazarpena du antzezlanak gai moduan.
Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Antzerki garaia" zikloaren barruan, Tanttaka antzerki-konpainiak "Soka" antzezlana taularatuko du larunbat honetan, azaroak 4, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.
Antzezlanak gizarte-jazarpena edo "Bullying"-aren gaia jorratzen du.
Egilea: Mikel Gurrea.
Zuzendaria: Fernando Bernués.
Antzezlea: Iñaki Rikarte.
Sinopsia: Soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio.