Sektore publikoko greba deialdia, bihar

Sektore publikoko greba deialdia, bihar

2024/03/11
Martxoaren 12rako deitutako sektore publikoko greba deialdiarekin bat egin dute Soraluzeko Udaleko langileek.

Soraluzeko Udaleko langileek, grebarako eskubidea baliatuz, bihar, martxoak 12, zerbitzu publikoen alde sindikatuek deitutako grebarekin bat egitea erabaki dute.

Ondorioz, udala, herritarren arreta zerbitzua eta liburutegia itxita egongo dira; zerbitzu minimoak, ostera, udaltzaingoak beteko ditu.