Santiago eta Santa Ana jaiak!

Santiago eta Santa Ana jaiak!

2023/07/13
Gaur banatuko da aurtengo Santiago eta Santa Ana jaietako jai-egitaraua; uztailaren 21ean hasi eta 26an amaituko dira; Galtzagorriek egingo dute aurten pregoia.

Badatoz aurtengo Santiago eta Santa Ana jaixak, soraluzetarrondako egun garrantzitsuak, ilusioz eta harrotasunez bizi ditugunak.

Aurtengo jaien bereizgarri eta aipagarri da Galtzagorri Jai Batzorde eta txarangaren 20. urteurrena. Iada bi hamarkada lanean jaiak herritik eta herriarendako antolatzen, urtez urte herriko kaleak musika eta dantzaz alaituz eta Soraluzeri gune herrikoi eta partehartzailak eskainiz. Guzti horregatik, Galtzagorriak izango dira jaiei hasiera ematearen arduradunak.

Denetarik izango da jaietan, adin eta gustu guztietarako aukerak jasotzen baititu egitarauak: musika, dantzak, otorduak, kirol ekimenak, aldarrikapen uneak… Kainoikada uztailaren 24an izan arren, 21etatik izango dugu ekimen desberdinez gozatzeko aukera.

Aipatzekoa da ere 2023ko jaien ezaugarri nagusia partehartzea izango dela. Soraluzeko hamaika eragilerekin elkarlanean antolatu dira aurtengo jaiak ere. Herri bizigarriago baten bidean egiten diharduten lanagatik bihotzez eskertu nahi dugu jaien antolaketan ari diren herri eragile, kolektibo eta norbanako guztiak.

Aurrera begira ere, segi dezagun ilusioz Soraluze alkarrekin pizten!

Ikusi egitaraua HEMEN.