San Andres auzoko jaiak

San Andres auzoko jaiak

2022/07/07
San Andres auzoko jaiak ospatuko dira asteburu honetan; ostiralean hasi eta astelehenera arte, egitarau betea prestatu dute auzotarrek, pandemia osteko lehendabiziko jaietarako.

Pandemia sasoiko murrizketak atzean utzita, auzoko jaiak ospatuko dituzte berriro ere San Andres auzoko bizilagunek.

Ondorengoa da aurtengorako prestatutako egitaraua:

UZTAILAK 8, OSTIRALA

19:00etan: Jaien hasiera, makala altxatzea, kanpai bueltak.

19:00etan: Txorizo probatzea, elkartean.

UZTAILAK 9, LARUNBATA

10:00- 14:00etan:  IV. Auzo Ferixia

- Auzoko abere eta produktuen erakustaldia.

- Parrilan erretako saiheski pintxoak eta sagardoa.

- Umeentzako poniak.

19:00etan:  San Andres X. Harrijasotze saria.

- Mikel Lopetegi (Urra).

- Ion Gisasola. Zelai IV.

- Imanol Royo, Lartain.

- Iraitz Arruti.

21:00etan:  Herri afaria: Bakailao tortila, saiheskia, entsalada, postrea, kafea eta kopa.

00:00etan:  Erromeria IZER eta ALABIERrekin.

UZTAILAK 10, IGANDEA

12:30etan: Meza

13:10etan: Binakako eskuzko pilota partiduak.

14:30etan: Elkartean bazkaria, trikitilari eta bertsolariek alaituta.

18:30etan: Bergarako zezentxo eta poniak.

19:30etan: Bolo Jokoa.

20:30etan: Afaria elkartean.

Egun guztian zehar AITOR MENDILUZE eta HAGIN LABURU bertsolariak eta MENDOTZ eta BIZKAI trikitilariak.

UZTAILAK11, ASTELEHENA Auzotarren eguna.

12:30etan: Mezia.

13:00etan: Umeen jolasak.

15:00etan: Bazkaria.

Bazkari ondoren dantzaldia LAJA II eta LUTXURDIXOkin.

19:00etan: Emakume BOLO TXAPELKETA.

20:30etan: Afaria

Afari ondoren , erromeriaren jarraipena eta JAIEN BUKAERA.

Egun guztian zehar, SEBASTIAN LIZASO eta ANDONI EGAÑA bertsolariak.