"San Andres auzoko baserriak" liburua agortuta; bigarren edizioa prestatzen
"San Andres auzoko baserriak" liburua agortu egin zen aurkezpen ekitaldian; bigarren edizioa prestatzen ari dira.
Interes handia piztu zuen joan den eguaztenean aurkeztutako San Andres auzoko baserriak liburuak, Francisco Javier Larrañaga Guridi soraluzetarrak idatziak. Hainbestekoa arrakasta, ezen liburuak agortu baitziren aurkezpen ekitaldian bertan.
Bigarren edizio bat prestatzen ari dira Gaztainerre azokarako. Horren ostean, Iratxon ere salduko dira liburuak, 20 euroan.