Rafael Peñalver margolariaren erakusketa

Rafael Peñalver margolariaren erakusketa

2022/06/02
Margolari madrildarraren "Diskurtsoari gorazarre" izeneko erakusketa inauguratuko da ostiralean; inaugurazio bikoitza izango da, 6etan erakusketa-gelan eta 7etan Oreka Art aretoan.

Rafael Peñalver margolari ospetsuaren erakusketa antolatu dute Oreka Art aretoak eta Udaleko Kultura Batzordeak, elkarlanean.

Erakusketak "Diskurtsoari gorazarre" du izenburu moduan eta margolari madrildarraren azken urteetako lanak biltzen ditu.

Rafael Peñalverrek 1972an egin zuen lehen erakusketa. Mende erdi geroago, espazio asko bete ditu bere lanekin. Bere azken erakusketa "Diskurtsoari gorazarre" da.

Diskurtsoa aldarrikatzen du, guztiaren gainetik, Peñalverren erakusketa honek. "Digitalizazioaren gizarte berri honetan gero eta gehiago deshumanizatzen gara eta ia diskurtsorik ez dago. Facebooken 20 hitz erabiltzen dituzu, Twitterren 25; pertsonen artean ez da diskurtsorik egiten, esaldiak baizik. Teknologia berrien aurkako modu bat da, nahiz eta nik ere erabiltzen ditudan, eta, bestalde, masen, lerroen eta koloreen arteko elkarrizketa dagoelako, eta sentimendu horretan goraipatzen dut nik diskurtso bat".

Erakusketa ekainaren 3tik 29ra arte dago ikusgai, herriko bi espaziotan: Oreka Art aretoan eta Kulturguneko erakusketa-gelan.

  • Oreka Art aretoa: Astelehentik ostiralera, 18:00-19:00 h.
  • Kulturguneko erakusketa-gela: Astegunak, 19:00-20:30 h. / Larunbatak, 12:00-13:00 h.

Inaugurazioa ostiral honetan izango da, ekainak 3, arratsaldeko 6etan erakusketa-gelan eta arratsaldeko 7etan Oreka Art aretoan.