"Che, aitona!" liburuaren aurkezpena
Ángel Mario Fernández kazetari eta idazleak “Che, Aitona! Las palabras enterradas” bere azken liburua aurkeztuko du gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.
Idazleak Espainiako Gerra Zibilari, Argentina alderako euskal emigrazioari eta hauen ondorengoetako batzuen itzulerari buruzko ikerketa lan sakonaren ondoren idatzi du “Che, Aitona!”.
Nobela 1937. eta 2017. urteen artean gertatzen da. Protagonista Soraluzeko mendietatik Argentinara ihesi nola joan zen kontatzen du, euskaldunak Argentinan daramaten bizimoduari buruz eta herrialde horri egin dioten ekarpen ikaragarriari buruz. Borrokei buruz dihardu, urte iluneei buruz eta euskal gatazkari buruz. Ikuspuntu inpartziala darabil, kanpotik ikusitakoa, baina protagonistek eurek kontatua. Hain ezberdinenak diren baina amankomunean gauza asko dauzkaten bi kulturaren arteko topaketa da kontatzen duena.
Aurkezpenera gerturatzen direnek liburua erdi prezioan erosteko aukera izango dute.
Saioa amaitu ostean mokadu txiki bat egiteko aukera izango da.