Plaza Berriko iturriari buruzko hitzaldia

Plaza Berriko iturriari buruzko hitzaldia

2018/11/26
Javier Elorza historialariak Plaza Berriko iturriaren historiari buruzko hitzaldia eskainiko du asteazkenean, herria sortu zenek 675. urteurrena ospatzeko antolatu den egitarauaren barruan.

Soraluzeko Udalerriak 675 urte betetzen ditu aurten eta Udalak zenbait ekintza antolatu ditu urteurrena ospatzeko asmoz.

Ekintza horien arteko bat Plaza Berriko iturriaren historia balioan jartzea helburu moduan duen dibulgazio proiektua da.

Dibulgaziorako ahalegin horren barruan, hilaren 28an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko pleno aretoan, hitzaldia eskainiko du Javier Elorza herriko historialariak. Halaber, iturriaren gaineko informazioa biltzen duen liburuxka argitaratu da, hitzaldira bertaratzen direnek doan jaso ahal izango dutena. Bukatzeko, udaberri aldera, iturriak egiten duen ibilbidea ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko dira.

Asteazkenko hitzaldian, iturria eraikitzeko proiektuaren nondik norakoen berri emango da, iturburutik Plaza Berrira bitarteko ubidearen ibilbidean dauden elementu interesgarrienak ezagutzeko aukera izango dugularik, baita iturria bera nork, noiz eta zergatik eraiki zuen ere.

Herriko ondarean zati garrantzitsu eta esanguratsua da Plaza Berriko iturria, herriko zaharrenetakoa baita.

Hitzaldia

Izenburua: "Plaza Berriko iturriaren historia".

Eguna: Azaroak 28, asteazkena.

Ordua: 19:00 h

Tokia: Udaletxeko Saio Aretoa.