'Placencia de Soraluze' liburuaren aurkezpena
Javier Elorza.

'Placencia de Soraluze' liburuaren aurkezpena

2022/11/25
Javier Elorza herriko historialariak bere azken liburuaren gaineko hitzaldia emango du asteartean, azaroak 29, 19.00etan, kiroldegiko Antzokian.

Placencia de Soraluze. Sorrera eta bilakaera ( XIV-XVI mendeak) da Javier Elorza Maiztegi (Soraluze, 1953) historialariak idatzi berri duen azken
liburuaren izenburua. Bertan, herriaren sorrerari eta lehen mendeetako bilakaerari egiten die idazleak errepasoa.
Aurkezpena azaroaren 29an, asteartea, 19.00etan egingo da, kiroldegiko Antzokian, sarrera librearekin. Bertaratutakoek aukera izango dute liburua bertan eskuratzeko.
Asteartetik aurrera herritarrek udaletxeko harrera bulegoan liburua eskuratu ahal izango dute liburua, 15 euroan.
Soraluzeko udalak eskerrak ematea nahi dizkie liburuaren argitalpena finantzatzen lagundu duten Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari eta Soraluce Kooperatibari.

Hitzaldia:
Izenburua: 'Placencia de Soraluze. Sorrera eta bilakaera ( XIV-XVI mendeak)'.
Eguna: Azaroak 29, asteartea.
Ordua: 19:00etan
Tokia: Kiroldegiko Antzokian.