![Pintura-eskolako ikasleen erakusketa Pintura-eskolako ikasleen erakusketa](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/pintura-eskolako-ikasleen-erakusketa-2/@@images/image-900-7a1270a23afa519819c07d21696b54c2.jpeg)
Pintura-eskolako ikasleen erakusketa
Soraluzeko Krabelin pintura-eskolako ikasleek urtean zehar egindako hogeita hamarren bat margolan ikus daitezke azaroaren 30era arte kiroldegiko erakusketa-aretoan.
Urtero garai honetan egiten duten moduan, Krabelin pintura-eskolako ikasleek Paula Pinilla irakaslearen zuzendaritzapean urtean zehar egindako margolanak jarri dituzte erakusgai kiroldegiko erakusketa-aretoan.
Guztira 30en bat ikaslek margotutako beste horrenbeste margo-lan ikus daitezke erakusketan.
Erakusketa gaur zabalduko da eta hilaren 30era arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:
- Astegunak: 19:00-20:30.
- Larunbatak: 12:00-13:30.