![Pintura-eskolako ikasleen erakusketa Pintura-eskolako ikasleen erakusketa](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/pintura-eskolako-ikasleen-erakusketa/@@images/image-900-42031b9dd180b019d515933f8aaad54d.jpeg)
Pintura-eskolako ikasleen erakusketa
Krabelin pintura-eskolako ikasleek urtean zehar egindako margolanak ikus daitezke gaurtik aurrera eta azaroaren 26ra arte kiroldegiko erakusketa-aretoan.
Urtero garai honetan egiten duten moduan, Krabelin pintura-eskolako ikasleek Paula Pinilla irakaslearen zuzendaritzapean urtean zehar egindako margolanak jarriko dituzte erakusgai kiroldegiko erakusketa-aretoan.
Erakusketa azaroaren 15etik 26ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:
- Astegunak: 19:00-20:30.
- Larunbatak: 12:00-13:30.