Peoiak kontratatzeko lan-deialdia
Hiru hilabete eta erdirako 4 peoi kontratatu behar ditu Udalak, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin; interesdunek irailaren 17a arte eman dezakete izena, Lanbideren bulegoan.
Soraluzeko Udalak 4 peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin “Deba ibaiaren ertzak” izeneko proiektua burutu ahal izateko.
Kontratazioa 3 hilabete eta erdirako izango da, lanaldi osoan.
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.
BERARIAZKO BETEBEHARRAK:
- Lehenetsi egingo da bailarako udalerriren batean erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da), 55 urtez gorakoentzat izan ezik.
- Baldintza fisiko onak.
- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.
ESKAERAK AURKEZTEA:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete irailaren 7tik 17a arte, biak barne.
Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute