![Peoi lanposturako onartuen zerrenda Peoi lanposturako onartuen zerrenda](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/peoi-lurperatzaile-lanposturako-onartuen-zerrenda/@@images/image-900-3e254c10503a227a7b734f0433d5887c.jpeg)
Peoi lanposturako onartuen zerrenda
Obra eta Zerbitzuen Brigadarako peoi-lurperatzailea kontratatzeko abian den oposizio-lehiaketa prozesuan parte hartzeko onartuak izan diren hautagaien zerrenda argitaratu du Udalak.
Soraluzeko Udalak, lehiaketa-oposizio bidez, Obra eta Zerbitzuen Brigadarako peoi-lurperatzailea kontratatzeko deialdia egin zuen irailaren 14an.
Deialdi horri erantzunez izena eman zuten hautagaiek aurkeztutako eskaera-agiriak aztertu ondoren, gaur egin du publiko Udalak lehiaketa-oposizio prozesuan parte hartu ahal izango dutenen zerrenda.
Zerrenda IKUSI.