Pelikula grabatzen jarraitzen dute

Pelikula grabatzen jarraitzen dute

2020/09/17
Datorren astean berrekingo dio La Canica Films ekoiztetxeak "Erase una vez Euskadi" pelikula grabatzeko lanei; Santa Ana kalean eta Olea auzoan arituko dira lanean.

La Canica films ekoiztetxea "Érase una vez Euskadi" izeneko pelikula grabatzen ari da Soraluze eta inguruko herrietan abuztuaz geroztik.

Datorren astean Soraluzen izango da berriro ere grabaketa-ekipoa, irailaren 21etik 24ra hain zuzen ere.

Santa Ana kalea eta Olea auzoa erabiliko dituzte egun horietan grabaketarako toki moduan eta, ondorioz, hainbat aldaketa jasango dituzten inguru horiek, kamioiak aparkatzeko tokiak libratu beharko direlako eta grabazio-uneetan bideak tarteka moztu egingo direlako.

Udaltzaingoak behar den moduan ohartaraziko ditu herritarrak bertan jarritako ohar eta seinaleekin.

"Erase una vez Euskadi" filmak hies egin  behar izan zutenak ditu hizpide, eta gelditu zirenak, baina, batez ere 80. hamarkadako Euskadi hartan integrazioaren eta bizikidetzaren alde borroka egitea erabaki zutenez egiten du berba.

Manu Gómezek zuzentzen duen Pelikulak Luis Balllejo, Marian Álvarez, Rafa Martin eta Josean Bengoetxea ditu, besteak beste, aktore moduan eta RTVE eta EITBren finantzazioa dauka.